APLIKAZIOAK


Atal honetan Lehen Hezkuntzan IKTak aplikatzeko zenbait aplikazioei buruz hitz egingo dut. Erraz erabiltzen diren aplikazioak izateaz gain, talde lanak sustatzeko, kreatibitatea lantzeko eta kurtsoan ikasitakoa erakusteko egokiak dira. Gainera, klaseak praktikoagoak eta dinamikoagoak bihurtzen dira, ikasleak ikasten eta ondo pasatzen duten bitartean.

Timetoast:

Denbora lerroak sortzeko erreminta da. Irudiak testuarekin batzeko eta grafiko bakar batean, debora lerro bat biltzeko balio du. (TimeToast)

Murally:

Izenetik ondorioztatu daitekeenez, muralak edo mapa kontzeptualak sarean sortzeko baliabidea da. Posterrak sortzeaz gain, argazkiak zein bideoak partekatzeko plataforma oso egokia da. (Murally)

Storybird:

Ipuinak sortzeko web orrialdea da. Aplikazioak berak irudien aukera anitz eskaintzen ditu eta zuk sortutako irudi grafikoei nahi duzun testua gehitu diezaiekezu, zure gustu eta estilora moldatzen den ipuina sortuz. Bestalde, sare sozial gisa jo daiteke ipuina behin amaituta, sarean partekatzeko aukera dagoelako, “gustukoa dut” klikatzeko eta iruzkinak izateko. (Storybird)



Comentarios

Entradas populares