DINAMIKA BERRITZAILEA, FLIPPED CLASSROOM

Hurrengo lerro hauetan Flipped Classroomeko informazioa plazaratuko dut, klaseko dinamiken aldaketa posible egiten duen metodologia delako.

Zer da?

Flipped classroom deituriko metodoan, klaseko denbora, irakasleak gidaturiko beste ikasketa prozesu batzuk burutzeko erabiltzen da, non egiten diren ariketak protagonista bihurtzen diren, diskurtso magistrala alde batera utziz. Hau da, teknika hau normalean etxean egiten diren ariketak, gelan egitea, eta gelan egiten direnak etxean egitean datza.

Hori horrela izan dadin, irakasleak, normalean gelan egingo lukeena edo azalduko lukeena, bideo baten bidez edo PowerPoint edo Prezi bezalako formatuen bidez grabatu behar du, ikasleek etxean ikusi eta bertatik ikas dezaten, edozein zati nahi duten guztietan errepikatzeko aukera izanez.

Flipped Classroom-en bidez, etxean egiteko gelan irakasleak markatzen dituen ariketak, gelan egitera pasatzen dira, irakasleen eta beste gelakideen laguntza izanez. Beraz, metodo honetan, ikasleek gelan sartu baino lehen, bertan daudela eta irteten direnean egin beharrekoak honako hauek izango lirateke:

  • Aurretik: Irakasleak emandako materialarekin, gelan egingo dituzten ekintzetarako prestatu behar da ikaslea
  • Gelan: Sortu zaizkien zalantzak argitu eta gelan dauden pertsona guztien laguntzarekin ariketak burutu behar dituzte
  • Ondoren: Ikasleek, ikasi dutena praktikan jarri eta zabaldu behar dute
Printzipio teorikoak:
  • Ikaskuntzaren kultura (Learning culture)
  • Ingurune moldagarria (Flexible environment) 
  • Nahita egindako edukiak (Intentional content)
  • Hezitzaile profesionalak (Professional educator)
Hezkuntzako esperientziak:

Jatorriz hemengoa ez den metodo hau poliki-poliki gure gizarteko hainbat zentrotan txertatzen ari dela aztertu izan da. Gero eta ikastetxe gehiago dira metodologia hau hautatu dutenak beren ikas-irakas prozesua berritu eta hobetzeko asmotan. Hona hemen zenbait adibide:
  • Bilboko Munabe eskolan, adibidez Flipped Classroom proiektua erabiltzen dute, bertan proiektuaren liderra Jose Bermúdez da. Sistema honek ikasleen lana garrantzi handikoa izatea lortzen du, irakaslea ikasle bakoitzaren bakarkako gida izanik, bakoitzari momentu bakoitzean hobetzeko behar duen materiala eskaintzen baitio. Ikastetxe honetan, irakasgaietako gaiak etxean bideoen bidez ikusten dituzte eta klasean ariketak egiten dituzte etxean ikusitako bideoetan landutako gaien inguruan. 
  • Avellaneda Ikastetxeak ere Flipped Classroom metodologia erabiltzen du Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetan eta DBHko 1. eta 2. mailetan. Haiek diotenez, ikaskuntza metodologia berri honetan ikasleek etxean lantzen dituzte elementu teorikoak eta pasiboak irakasleak berak sortutako materialen bidez (normalean bideo laburrak). Modu horretan ikasleak gelara heltzean badituzte ezagutzaren oinarriak eta horrek irakasleari ariketa praktikoak egiteko aukera ematen dio baita ezagutzak finkatzekoa ere.
Haien aburuz, Flipped Classroomek hurrengoak ahalbidetzen ditu:                                   
  • Ikaslea bere ikaskuntza prozesuko protagonista izatea.
  • Ikaskuntza prozesua ikasle bakoitzaren beharrizan eta
  • erritmora egokitzea.
  • Denbora errealean argitu ahal izatea zalantzak.
  • Ikasleak gehiago motibatzea.
  • Etxean zein gelan ikastera bideratutako denbora hobeto
  • aprobetxatzea.
  • Problemen ebazpenera egokitzea ikaskuntza prozesua.
Metodo hau duten eskolek oso positiboki ikusten dute, izan ere, aurrerapen handia ikusi dute ikasgeletan. Ikasleek haien kabuz bideoak etxean ikusten dituzte eta aurreideiekin joaten dira klasera, horrela, ariketak erraztasunez egiten dituzte eta irakasgaia azaltzeko abantailak dituzte, gainera, umeak askoz ere motibatuago doaz klasera eta zalantzak etxetik ekartzen dituzte. Irakasleak zein umeak oso pozik daude metodologia honekin eta gehienbat aurrerakuntzak ekarri ditu eta emaitzak hobetu egin dira.

Comentarios

Entradas populares