PLE


Definizioa:

Ikasteko Ingurune Pertsonala (PLE): pertsona batek bere hezkuntza prozesuan ikasteko erabiltzen dituen erremintak eta komunikazio tresnak dira. PLEak oinarritzen diren teorietako bat Konektibismoa da, era digitalerako ikaskuntzaren teoria bezala definitzen dena.

PLEa definitzeko ikuspuntu bi daude: batetik, ikuspuntu teknologikoa, pertsonen egunerokotasunean oinarrizkoak bihurtzen diren elementuen multzoa; eta bestetik, ikuspuntu pedagogikoa, erraminta eta informazio iturrien multzoa, pertsonek ikasteko erabiltzen dutenak.


PLEa garatzeko gaitasunak:

  • Informatzea (irakurri)
  • Bilatutako informazioari buruzko hausnarketak egitea
  • Erlazionatzea

Ikaslea sarean

PLEak zer diren eta haien erabilera ulertu ahal izateko, konektibismoa zer den jakitea ezinbestekoa da. Teknologia berriek ikaskuntza prozesuetan duten eragina aztertzen zuen teoria pedagoikoa da. Konektibismoa, ondorengo oinarri teorikoen bidez ulertu dezakegu:

1. Ikaskuntza eta jakituria, iritzien aniztasunean oinarritzen da
2. Ikaskuntza informazio iturrian elkarrekin harremantzean datza
3. Jakintzak lortzeko gaitasuna oso garrantzitsua da
4. Ikaskuntza jarria lortzeko, informazioaren arteko loturak bermatu behar dira
5. Informazio eguneratua eta zehatza, konektibismoaren helburu nagusia da
6. Erabakiak hartzeko gaitasuna, nahitaezkoa da

Irakaslearen rola

1. Ikasleari erakusten dio bere ikaskuntza sarea sortzeko beharrezko baliabideak erabiltzen.
2. Gidatu egiten du ikasleen prozesua, beharrezko laguntza eskainiz.
3. Komunikatzeko modu egokia erakusten die ikasleei, baita laguntza eskatzeko ere bai.
4. Informazioa aurkitzen eta antolatzen lagundu du.

Symbaloo: nahi ditugun linkek edo erabiltzen ditugun web orrialdeek gure ordenagailuan zuzeneko sarbidea izateko programa da. Diseinu ezberdina izan dezake.


Comentarios

Entradas populares